Albisteak

 
Elorrioko Udalak herriko artistei erakusketa kolektibo batean parte hartzeko aukera eman nahi die. Erakusketa maiatzean egingo da Iturri Kultur Etxean.

Erakusketan honakoak jasoko dira:

  • elorriarrek (behintzat urte erdiz erroldatuek) egindako lanak
  • arteetako edozein espresabide: plastikoa, digitala, eskulana, literarioa, musikala, eskultura…

Udalak adituen laguntza eskatuko du artelanen aukeraketa egiteko. Ez da aukeratuko irudi sexistarik. Lehentasuna edukiko dute –artisten kopuru altuak hala eskatzen badu- beste erakusketa batean parte hartu ez duten artistek. Adituek erabakiko dute zeintzuk artistek partekatuko duten gela aste bakoitzean.

Erakusketan parte hartu ahal izateko eskari bat bidali behar da kultura sailera kultura@elorrio.eus helbidera, honakoak zehaztuz:

  • Datu pertsonalak: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa eta e-maila
  • Azalpen teknikoa. Zein alorretako artelana garatzen den, zein teknika erabiltzen den,…
  • Norberaren kurrikulum artistikoa, nahi bada.
  • Gutxienez 5 lanen argazkiak.

Epea: apirilak 20.