Albisteak

 

Durangaldeko Beldur Barik bideo-lehiaketaren saridunak hauek izan dira:

"I SAY HEY! WHAT´S GOING ON!" lanak Lehiaketako 1. kategoriaren (12/17 urte) saria jaso du, 300€ (ELORRIO)

Arrazoiak:

  • Originaltasuna
  • Aukeratutako gaia: “emakumeak zineman”
  • Neskek eta mutilek aktiboki hausnartzen dute horien inguruan, talde bezala indarkeriari aurre egiteko mezua eta aktibo horren kontra borrokatzeko prest agertzen agertzen direlako

"SEGURTASUNEZ BIZI" lanak Lehiaketako 1. kategoriako (12/17 urte) aipamen berezia jaso du, 100€ (ELORRIO)

Arrazoiak:

  • Gazteen egunerokoan jasaten dituzten mezuen aurrean hartzen duten jarreragatik
  • Mezu koherenteagatik: beldur barik jarrera

"S.O.S. - SAIATU ORAIN SALATZEN" lanak 2. kategoriaren (18/26 urte) saria jaso du, 300€ (IURRETA)

Arrazoiak:

  • Beldurrik ez izateko, jabetze jarrera eta norbera protagonista aktibo izateko deia egiten duelako
  • Beldur Barik jarreran laguntasuna islatzen delako

"RELEASE" lanak 2. kategoriako (18/26 urte) aipamen berezia jaso du, 100€ (IURRETA)

Arrazoiak:

  • Eguneroko bizitzan genero-estereotipo eta rolekin apurtzeko deia delako
  • Estereotipoen aurka, neska zein mutila pareko agertzen direlako