Albisteak

 

Abenduak 1eko Euskararen Egunaren baitan, Elorrioko Udalak eta herriko hainbat eragilek ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean. Hasteko, ostiralean, Udal Adierazpena berretsiko dute udaletxean, eta arratsaldean Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Iturri Kultur Etxean, ‘Euskararen erabilera, norberaren hautua ote?’ gaipean. Bilbo aldean bizi diren euskara hiztun aktiboak dira biak, eta horren inguruan hitz egingo dute.

Larunbatean, berriz, ‘Bizko-Txoko’ solasaldia ospatuko da 18:00etan Gaztetxean ‘London Calling, nola aldatu diren gauzak’ izenpean. 19:30ean, berriz, musika, poesia eta irudi ‘performantzea’ uztartzen dituen Jukebox ‘Eka(H)itza’ egingo dute Paddy Rekaldek, Itsuak eta Oier Floresek.

Bukatzeko, igandean, 12:00etan, Ebalixuk II. Herri Lasterketa egingo du plazan.

Egitaraua ikusi (PDF 232KB)

Kartela - Abenduak 1 (PDF 509KB)

Kartela - Abenduak 2 (PDF 224KB)