Albisteak

 
Durangaldeko Beldur Barik bideo-lehiaketaren saridunak hauek izan dira:

"I say hey! What's going on!" lanak Lehiaketako 1. kategoriaren (12/17 urte) saria jaso du, 300 € (Elorrio)

Arrazoiak:

 

 Originaltasuna

  • Aukeratutako gaia: "emakumeak zineman"
  • Neskek eta mutilek aktiboki hausnartzen dute horien inguruan, talde bezala indarkeriari aurre egiteko mezua eta aktibo horren kontra borrokatzeko prest agertzen direlako.

 

"Segurtasunez bizi" lanak Lehiaketako 1. kategoriako (12/17 urte) aipamen berezia jaso du, 100 € (Elorrio)

Arrazoiak:

 

  • Gazteen egunerokoan jasaten dituzten mezuen aurrean hartzen duten jarreragatik.
  • Mezu koherenteagatik: beldur barik jarrera.

 

"S.O.S. - Saiatu orain salatzen" lanak 2. kategoriaren (18/26 urte) saria jaso du, 300 € (Iurreta)

Arrazoiak:

 

  • Beldurrik ez izateko, jabetze jarrera eta norbera protagonista aktibo izateko deia egiten duelako.
  • Beldur Barik jarreran laguntasuna islatzen delako.

 

"Release" lanak 2. kategoriako (18/26 urte) aipamen berezia jaso du, 100 € (Iurreta)

Arrazoiak:

 

  • Eguneroko bizitzan genero-estereotipo eta rolekin apurtzeko deia delako.
  • Estereotipoen aurka, neska zein mutila pareko agertzen direlako.