Albisteak

 

Izan Berbalagun, praktikatu eta bizi!

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Elorrioko Berbalagun. Esan genezake, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indar handia izaten jarraitzen duela gure herrian.

Proiektuko partaideak euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, azken finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du. Edozeinek har dezake parte: euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle edo euskaraz mintzatu edo ikasi nahi duenak besteak beste.

Urtero egin ohi diren kultur lehiaketa edo mintzodromoaz gain, bestelako ekintza batzuk ere aurreikusi dira: ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, lehiaketak, irteerak... Horietan guztietan, dohainik parte hartzeko aukera izango du herritar orok.

Animatu eta eman izena Elorrioko Abizari-AEK euskaltegian edota udaleko euskara zerbitzuan. Telefonoz (639 400 786) edo (durangaldea@aek.org). Informazio gehiago: www.durangaldea.blogspot.com

Zure zain gaude. Animo!

Mintzodromoa

Parte hartzeko eman izena durangaldeko euskaltegietan azaroaren 27a baino lehen.

Kartela (PDF 604KB)