Albisteak

 

Euskara ikasteagatik laguntzak 2016-2017  

  • Laguntza jasotzeko baldintzak:
    • Elorrion erroldatuta egon eta hamasei urte Beteta izatea ikastaroaren hasieran.
    • Gutxienez %80tik gorako asistentzia izatea.
    • Elorrioko udalean zorrik ez izatea.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Matrikularen ordain-agiria edo zentroak egindako ziurtagiria.
    • Euskaltegiaren ziurtagiria ondoko dautekin: hasiera eta amaiera egunak, ordutegia, hasierako maila, ikastaroaren ordu teorikoak zein ikasleak emandako orduak eta matrikularen prezioa. 
  • Eskabidea aurkezteko azken eguna 2017ko urriaren 20a

Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzeagatik diru-laguntza 2017 

  • Laguntza jasotzeko baldintzak:
    • Elorrion erroldatuta egotea.
    • Azterketa teorikoa gainditze egunean 17-25 urte bitarte izatea.
    • Udalean zorrik ez izatea.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Autoeskolaren ziurtagiria, ikasleak azterketa teorikoa euskaraz egin duela ziurtatzen dueña, eta lehen lau klase-praktikoen prezioa. 
    • Karnetaren (NAN) fotokopia.
  • Eskabidea aurkezteko azken eguna 2017ko azaroaren 24a

Elorrioko elkarteetako eta merkataritza-ostalaritzako hizkuntza-paisaia euskaraz jartzeagatik diru-laguntzak 2017 

  • Onuradunak:
    • Establezimendua Elorrion kokatuta dituzten merkatari, ostalari edota zerbitzu enpresetako arduradunak, zein Elorrioko Elkarteen Udal Erregistroan izena eman duten Elorrioko Elkarte guztiak. 
  • Laguntza ezberdinak:
    • Errotulu nagusia euskaraz jartzeagatik laguntza.
    • Irudi korporatiboa euskaraz jartzeagatik.
    • Webguneak euskaraz jartzeagatik 
  • Eskabidea aurkezteko azken eguna 2017ko azaroaren 24a
Informazio gehiago hemen.