Albisteak

 

Data: urriaren 28a, larunbata
Oinarriak:

  1. Partaideak: Nahi duen guztiak har dezake parte.
  2. Modalitatea: “AIRE ZABALEKO PINTURA” lehiaketa.
  3. Gaia: Partaideak aukeratutako herriko edozein leku.
  4. Lanaren ezaugarriak: Neurria eta teknika partaide bakoitzak aukeratuko ditu, baina lan bakarra aurkeztuko da. Tresnak norberak ekarriko ditu.
  5. Lana aurkezteko modua: Obrarekin batera gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira partaidearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Obraren izenburua koadroaren atzealdean zein gutun-azalean idatziko da.
  6. Izen-ematea eta lanen entrega: Goizeko 09:00-10:00ak bitartean emango da izena Iturri Kultur Etxean. Oihalak zein paperak orduan zigilatuko dira. Lanak entregatzeko epea 14:30ean amaituko da.
  7. Epaimahaia: Arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko dute. Idazkaria Iturrizoroko lehendakaria izango da.
  8. Erakusketa eta sari banaketa: Aurkeztutako obrak urriaren 29tik azaroaren 12arte, 09:00 - 21:00 bitartean Kultur Etxeko erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai. Sari banaketa, lehiaketa egunean bertan egingo da 18:00ak aldera.
  9. Sariak: 700 € / 450 € / 350 €. Herriko onenak ere 150 € izango du. Hau, lehen hiruren artean egonez gero, saria antolatzaileen esku geldituko da.
  10. Lanak erretiratzeko epea: Erakusketa amaitu ostean egile bakoitzak hilabete baino lehen erretiratu egingo du bere lana. Erretiratu gabe geratutako lanak Iturrizororen esku geratuko dira.
  11. Jabegoa eta azken oharrak: Lan sarituak Iturrizororen jabetzan geldituko dira eta honen esku geratuko dira ere erakusteko, argitaratzeko  edo erreproduzitzeko eskubideak eta egileak ezin izango du egile-eskubiderik eskatu.
  12. Dieta: Partaide guztiontzat bazkaria herriko elkarte batean

Kontaktua: iturrizoro80@yahoo.es