Albisteak

 

3 eta 8 urte bitarteko umeei beren nortasuna garatzen laguntzeko zerbitzua martxan jarriko du Elorrioko udalak beste urte batez. Dagoeneko izen ematea zabalik dago, eta ikasturte osorako matrikulak 95 euro balioko du. Ikasturtea urriaren 2an hasi eta ekainaren 15era bitartean luzatuko da. Astelehenetik ostiralera bitartean 17:00etan ireki eta 19:45ean itxiko da Ludoteka. Izena ematea, berriz, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin beharko da.

Umeak askatasun osoz olgetan egiteko sortutako eremua da ludoteka. Modu honetara umearentzat atsegina den jarduera bat ikasteko tresna oso garrantzitsua bihurtzen da. Ludoteka ez da umearen debora-pasarako lekua bakarrik, baizik eta bere heziketa eta trebakuntzarako tresna oso garrantzitsua baino. Funtsean, eskulan, jolasak, kantak, txangoak, sukaldaritza tailerrak, ikuskizun eta bestelako ekintzen bitartez haurraren hezkuntza prozesuan garapen integral sustatzen duen espazioa da Ludoteka.