Albisteak

 
Astelehen arratsaldean izandako istripuaren ondorioz, Elorrioko Udalak teknikari bat kontratatu du 'Matxinsaltoa' izeneko barrakan segurtasun arau guztiak betetzen direla jakiteko. Hainbat froga egin ostean, barraka osatzen duten jesarlekuetako batean segurtasun elementu baten erabilera desegokia detektatu eta berau ordezkatu da.

Gainera, barraka berriz ere martxan jartzeko, arau osagarriak hartuko dira kontuan. Izan ere, barrakaren fabrikatzailearen aholkuak -ez derrigorrezkoak- jarraituz, erabiltzaileen altuera kontuan hartuko da.

  • Gauzak horrela, metro bat baino gutxiago dutenek ezingo dute bertan ibili.
  • Metro bat eta 1,40 metro artean daukatenak pertsona heldu batekin ibili beharko dira.
  • 1,40 metro baino gehiagokoak bakarrik ibili ahalko dira.
Ordezkatutako segurtasun elementuarekin eta aipatutako araubideekin, barrakak segurtasun berme guztiak betetzen dituela ondorioztatu du teknikariak.