Albisteak

 

Bartzelonan gertatutako eraso latzaren aurrean, Elorrioko Udalak adierazpen hau helarazi nahi du:

  • Lehenik eta behin, gure samina adierazi nahi diegu erasoan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei, baita Kataluniako herriari ere.
  • Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten du Elorrioko Udalak, eta horren alde lan egiten du eta borrokatzen du egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak dituen herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.

Elorrioko Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila deitzera gonbit egiten die herritar guztiei, gaur ostirala, abuztuak 18a, eguerdiko 12:00etan Udaletxearen aurrean, atentatu hau gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko asmoz.