Albisteak

 

Dakizuen moduan, Ferixa Nagusikoetako zenbait oinarri birplanteatzeko prozesu bati ekin genion udaberrian, jaietarako sustatu nahi genituen baloreak zehaztu asmoz.

Hurrengo pausoa urte honetarako lan plangintza proposatzea izan zen, egin daitezkeen aldaketak kontuan hartuko zituena. Gure asmoa ez da jaiak goitik behera aldatzea, baizik eta gaur egungo gizartean beharrezkoak diren baloreetako batzuk pixkanaka Ferixa Nausikoetan txertatzen joatea.

Horren adibide da duela pare bat urte jai parekideak lortzeko ekin genuen lanketa, eta balore hori indartzen jarraitu dugu prozesu honetan. Horrez gain, prozesu honen beste helburu nagusietako bat jaietan partehartzea sustatzea da, eta horretarako hainbat proposamen egin ditugu.

Aipatutako balore hauen lanketa ondorengoa izan da.

Jai parekideak

  • Erasoen aurkako protokoloa birpasatu
  • Jai egitarauan orrialde batzuk jai parekideak bultzatzeko bideratu
  • Jaietako udaleko panelean informazioa jarri
  • Elorrioko emakume taldeekin elkarlanean aritu
  • Jai batzordeari programaketa parekide bat egiteko ideia sorta bat eskuragarri jarri
  • Jaietan informazio puntu bat jarri

Partehartzea

  • Prozesua bera martxan jarri
  • Aurten ‘Koadrilen arteko Olinpiadak’ antolatzea da helburu nagusia, egun desberdinetan proba desberdinak proposatuz. Jai egitarauan probak eta oinarriak agertuko dira, eta abuztuan zehar informazio gehiago helaraziko zaizue.

Mila esker.