Albisteak

 

Pasa den ostiralean, uztailak 21, kiroldegia itxita egon zen.

Goizeko 8:15 inguruan, igerilekuan bainua hartzen zegoela, herritar bat ondoezik aurkitu zen. Berehala, igerilekuko soroslea bera artatzera joan ziren eta kide baten laguntzaz igerilekutik atera zuten. Zantzuen arabera, bihotzekoak eman zion.

Suspertze ariketak egiten zizkioten bitartean, udaltzaingoa, anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu ziren. Ordubetez erreanimatzen ahalegindu ziren baina ez zuten lortu.

Gertaera igerilekuan izan zenez eta ezbeharra bestelako arrazoien ondorioz gertatu ez zela ziurtatzeko, larunbatean autopsia egin zioten hildakoari.

Elorrioko Udalak doluminak helarazi nahi dizkie familia eta lagun guztiei.

Era berean, Elorrioko Udalak, erakutsi zuten arduragatik, eskerrak eman nahi dizkie sorospen lanetan jardun ziren pertsona guztiei.