Albisteak

 

Aldatsekua jauregian kokatua dagoen Jubilatuen Etxeko taberna kudeatzeko, hilean 500 euro (gehi BEZ-a) eskainiko ditu Elorrioko Udalak. Lizitazioa lortzen duenak gutxienez urtebetez eta gehienez bost urtez kudeatu ahal izango du aipatutako kafetegia. Zerbitzua hobetzeko asmoz, tabernan hobekuntzak egin eta terraza bat egokitu da. Tabernaren ordutegia arratsaldeko 14:30-20:00 bitartean izango da.

Abuztuaren 16ra arte (barne) dago izena emateko epea, eta udaletxean aurkeztu beharko da eskaera. Betekizunei dagokienez, euskara menperatzea eskatuko da. Interesatuak instalazioak ezagutu edota galderak izango balitu, hirigintza@elorrio.eus  helbidera idatzi dezake.