Albisteak

 

Maiatzaren 30ean, asteartea, 19:00etan Iturri Kultur etxean.

Elorriotik sakabanatuta dagoen gurutze bilduma Euskal Herrian bakarra da, bai kopuruagatik eta baita duen balio artistikoarengatik ere. Horretaz jakitun, urtero gurutze bat zaharberritzeko erabakia hartu zuen Elorrioko Udalak Aldundiaren laguntzarekin, eta aurten zaharberritu dute azkena.

Elorriok duen altxorra balioan jartzeko, Elorrioko Udalak Jesus Muñiz historialariaren eta Santiago Yañez argazkilariaren laguntzarekin Elorrio: Artea Gurutzean – El Arte en la Cruz liburua kaleratuko du. Gainera, turismo-proposamen bilakatzeko ahaleginean, gurutzeen zeharreko ibilaldi bat proposatuko da “Gurutze bidaia – Vente de crucero” izenpean.

Aurkezpenean, liburuaren egileez gain, Elorrioko Udaleko zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak izango dira.

Kartela (PDF 235KB)