Albisteak

 

Kaixo lagun,
 
Uda heltzeko hilabete eskas falta denean, dagoeneko aurtengo Ferixa Nausikoetara begira jarri gara. Izan ere, hurrengo urteetara begira jaien hainbat aspektu berrantolatzeko asmoa daukagu. Zergatik? Jaiak elorriar DENONTZAT gozagarri izatea nahi dugulako, eta horretarako jaiak zein baloretan oinarritu behar diren erabaki beharra daukagulako.

Gure asmoa ez da Ferixa Nausikoak hankaz gora jartzea, baizik eta denon laguntzaz eta aupadaz denona den hori hobetzen joatea. Bide horretan, urtero urtero hobekuntza mailakatu bat egiteko konpromisoa daukagu.

Jaiak (bir)pentsatzeko helburu horrekin, egutegi bat jarri dugu martxan. Egitasmo honek hasiera eta bukaera izango du; ez baitugu prozesua larregi luzatu nahi. Dena den, guzti hau egi bihurtzeko, Elorrio herri hain berezi eta aktiboa egiten duzuen elkarte, eragile eta norbanakoen laguntza beharko dugu. Izan ere, zer dira, ba, Ferixa Nausikoak zuok gabe?

Prozesu guztia era dinamiko eta atsegin batean egingo dugu, inorentzat zamarik izan ez dadin.

Hau izango da egutegia:

Maiatzak 17: Taldearen eraketa eta kokapena. Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.
Maiatzak 31: Ferixa Nausikoetarako balore berrien lanketa. Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.
Ekainak 7: Balore berriak ekintzetan isladatu eta lehentasunak zehaztu. Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.
Ekainak 21:  Azkenengo bilera zehaztu eta Ekintza Planaren nondik norakoak zehaztu. Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.

Maiatzaren 17an itxaroten zaitugu!