Albisteak

 

Elorrioko Udalak 2017ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituen kartela aukeratzeko deialdia egin du. Lehiaketara nahi duen orok aurkeztu ahal du bere proposamena. Proposamenak maiatzean zehar aurkeztu behar dira, 31 baino lehen, Udaletxeko HAZ bulegoan ordubiak arte.

Kartelak 70/50 neurria izan behar du, Ferixa Nausikoak 2017 – Elorrio – irailak 2 –10 testua agertu behar da eta luma-paperean eta formatu digitalean aurkeztu behar da.

Saria 500 eurokoa da eta herritarren botoak eta epaimahai teknikoaren irizpena izango dira kontuan. Bozketarako prestatuko den erakusketan ez dira jarriko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagokiona (3.6. art.) eta komunikazio ez-sexistari dagokiona (18.4. art.).

Gainontzeko jakingarrietarako  ikusi oinarriak (PDF 110KB)