Albisteak

 

Martxoan zehar “Bullying-a kirol eta kultura elkarteetan” gaiarekin bi saio hezigarri antolatu ditu Elorrioko Udalak. Hasiera batean, ikastaro horiek herriko hezkuntza, kultur eta kirol eremuetan lanean dabiltzan pertsonentzat zuzendu da, baina ikastaroak herritarren artean izan dezakeen interesa kontuan hartuta, Udalak saio ireki bat antolatu du.

Esan bezala, saioa martxoaren 30ean, osteguna, izango da, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Iturri Kultur Etxean egingo da, eta euskaraz eta gazteleraz izango da. Aitor Albizu Durangoko Berritzeguneko irakasle-aholkulariak gidatuko du hitzaldia, eta izen ematea doakoa izango da.

Izena emateko, martxoaren 24a baino lehen egin beharko da, kirola@elorrio.eus  helbidera mezua bidaliz.