Albisteak

 

IKASTAROA ADINEZ TXIKOEKIN LAN EGITEN DUTEN ELKARTEKIDEEI ZUZENDUTA DAGO.

Saio hauetan 'Bullying'aren kontzeptua ezagutu eta haren ezaugarri eta ondorioetan murgilduko gara. Alde batetik, jazarpen-egoerak identifikatzeko aldagaiak zeintzuk diren ikasi eta biktimak eta erasotzaileak detektatzeko behaketa-adierazleak ezagutuko ditugu. Bestetik, ikastetxe eta familiekin lankidetzari ekiteko beharrizanaz mintzatuko gara.

Formakuntza bi orduko saio bakarra da. Lau saio antolatu dira bat aukeratu ahal izateko. Saioak Iturri kultur etxean izango dira arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak arte.

Martxoaren 9 eta 23an euskaraz eskainiko dira eduki hauekin: Bullyinga eta kirol eremua: zelan begiratu? zer aztertu? zer egin?

Martxoaren 14 eta 30ean, gaztelaniaz, eduki hauekin: El Bullying en el ámbito deportivo: ¿cómo mirarlo? ¿qué analizar? ¿qué hacer?

Irakaslea: Aitor Albizu (irakasle-aholkularia, Durangoko Berritzegunea)

Doan. Plazak mugatutak.

Izena emateko, idatzi: kirola@elorrio.eus datu hauekin:

  • Izena eta abizenak
  • Erakundea
  • Aukeratutako saioaren eguna

Izen emateko epea: Martxoaren 3ra arte.