Albisteak

 

Datorren urteko martxoaren 8ko ospakizunetarako, Elorrioko Udalak eta hainbat eragilek 'Elorrioko emakumeen aniztasuna' gaia aukeratu dute.

Horren barruan, kultura sailak “Elorrioko emakume artisten erakusketa kolektiboa” planteatzen du. Herrikoa den edo herrian bizi den edozein
emakumek har dezake parte.

Parte hartu nahi dutenek elorriokultura@gmail.com mezua bidali behar dute euren kurrikulum laburtxo batekin (formazioa eta erakusketak) eta artelanen argazkiekin. Epaimahi batek egingo du aukeraketa.

Erakusketa horrek, gainera, Patxi Granadok egindako herriko emakumeen erretratuak erakutsiko ditu.

Ikusi dokumentua (PDF 221KB)