Albisteak

 

Elorrioko Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako udazkenerako ekimen zein ikastaroen egitaraua: egitaraua jaitsi (PDF 6MB)

  1. Amestutako Elorrioko parekidea egin: azken hilabeteetan egindako lanari esker, gaur egun badakigu zer gertatzen ari den Elorrion, emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez. Lan horren emaitzak jakinarazteko eta etorkizuneko erronkak zehazteko lan-bilerak egingo ditugu urrian. Herritarrentzako deia urriaren 18rako dugu, 18:30ean Iturri Kultura Etxean
  2. Emakumeen eskola: bi ikastaro antolatu ditugu oraingo honetan

    “Autodefentsa feminista” ikastaroa: Emakumeen aurkako indarkeria motei aurre egiteko gaitasun fisikoak eta sendotasun psikologikoa garatzeko.

    “Dantza eta Pintura” ikastaroa: Mugimendu eta marrazketaren bidez, norberari entzuteko, norberarekin egoteko eta jolasteko, sormena askatu eta lantzeko. Ez da beharrezkoa marrazten edo dantzan jakitea. Informazio gehiago triptikoan.

    Izen-emate orria (DOC 122KB): bete eta genero.teknikaria@elorrio.eus helbidera bidali (plazak mugatua)

  3. Mutilentzako tailerra: Desjabekuntzarako clow tailerra, galtzen ikasten. Jolasten eta, batez be, barre egiten, sexismoak zelan jo ditu mutilak, zer diren mikromatxismoak, maskulinitate eredu berriak eta abarrak landuko dira.

     Izena emateko:  genero.teknikaria@elorrio.eus mezu bat bidali eta gorde lekua  (plazak mugatua).

  4. Beldur barik bideo-lehiaketa: aurten be Durangaldean lehiaketa hau martxan dago, ikus-entzunezko formatuetan neska eta mutilen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eta indarkeria matxista salatzeko. Informazio gehiago

Sariak:

  • Kategoria (12-17 urte):
    Lanik onena: 300€ // Aipamen berezia: 100€
  • Kategoria (18-26 urte):
    Lanik onena: 300€ // Aipamen berezia: 100€
    Informazio gehiago: bidali bannerrean dago informazioa