Albisteak

 

Izena emateko epea irailaren 21a eta urriaren 10a bitartean (biak barne) izango da zabalik.

Elorrioko Udalak Lanpostu Eskaintza Publikoa (LEP) argitaratu du bi udaltzain postuetarako. Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) publikatu da dagoeneko, beraz C2 sailkapen taldean dauden plaza horietara aurkezteko epea irailaren 21ean hasi eta urriaren 10era bitartean luzatuko da (biak barne).

Lanpostu publikoak egonkortzeko bidean pausu bat ematen du honela Elorrioko Udaletxeak. Oposizio lehiaketa bidez egingo den hautaketak hainbat fase izango ditu. Oinarriak eta eskabide orriak H.A.Zen  (Herritarren Arreta Zerbitzuan)  eskuragarri izango dira aurrez aipatutako epe barruan.

Eskaera egin ahal izateko, hurrengo betebeharrak onartu beharko dira: 18 urte beterik izatea, bigarren hezkuntzan graduatua izatea, eskola-graduatua izatea, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo parekoa izatea, gizonezkoetan gutxieneko garaiera 165 zentimetrokoa izatea eta emakumezkoetan 160 zentimetrokoa izatea. Horrez gain, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Polizia hautatu eta prestatzeko Araudia moldatu eta onetsitako otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuaren eranskinean azaltzen diren medikuntza-arloko arrazoi baztertzaileen koadroan sartuta ez egotea ere baldintza izango da.

Fase ezberdinak
Gainera, instantzia aurkezten den egunean B mailako ibilgailuak gidatzeko baimena edo baliokidea izatea, doluzko delituagatik zigorrik jaso ez izana, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko poliziaren bateko kide izateko hautaketa-prozesuren batetik baztertua ez izana eta Bigarren Hizkuntza Eskakizunaren ziurtagiria izatea edo hautapen prozesuak irauten duen bitartean deitu eta egingo den euskara azterketa gainditzea ere beharrezkoa izango da.

Oposizio aldiari dagokionez, lehenengo proba teorikoa izango da, eta bigarrena fisikoa. Hirugarren proba ezaguera praktikoei dagokiena izango da. Laugarrena, berriz, Test psikoteknikoak. Bukatzeko, bostgarrena, euskarari dagokiona izango da.

Lanpostu publikoak egonkortzeko bidean pausu bat ematen du honela Elorrioko Udaletxeak.

Oinarriak kontsultatzeko