Albisteak

 

Elorrioko Udalak eskerrak eman nahi dizkizue joan den asteburuan herrian Munduko Paracycling txapelketa ospatzea ahalbidetu zenuten herritar guztiei.

Horrelako ekimen batek eskatzen duen lanketa guztian aritu diren bolondres guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bai pertsonalki eta baita elkarte moduan bakoitzak bere onena eman duelako (trafikoa kontrolatuz, materialarekin lagunduz, sari banaketa girotuz, herri batek izan ditzakeen anfitrioi onenak izanez, ...). Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu Elorrioko Txirrindulari Elkarteko kideei eta Udaleko langileei, larunbatekoa aurrera ateratzeko beharrezkoak izan baitira.

Horrez gain, lasterketak eragin zituen gorabehera guztiak jasan zituzten enpresa, komertzio zein herritarrei beren pazientzia eta ulermena eskertu nahiko genieke.

Bukatzeko, egun guztian zehar txirrindulariei sostengua ematen ibili zen jendeak egin zuen lana goraipatzea besterik ez zaigu falta. Zuek ere parte oso garrantzitsua izan zineten. Herri moduan erakutsi dugu gai garela tamaina horretako ekimen bat gurean jasotzeko, eta guzti hau ezinezkoa izango litzateke zuen laguntzarik gabe. Gure txikitasunean handiak gara.

Guzti horrengatik, Udaletik hurrengoa esan nahi dizuegu:

ESKERRIK ASKO DENOI!