Albisteak

 

Kaixo lagun;

Ferixa Nagusikoak direla eta, zuregana hurbiltzen naiz datorren asteartean, uztailaren 26ean, Udaletik egingo dugun bilerara gonbidatu nahi zaitudalako.

Bilera horren helburua izango litzateke asteleheneko Kuadrila Eguneko jolasak beste modu batera lantzea. Udaletik uste dugu orain arte egin diren jolasak lar lehiakorrak, indibidualistak, fisikoak, … izan direla, eta horrek azken urteetan hainbat egonezin eta arazo sortu dituela herritarren artean. Jolas horiek beste modu batera planteatzea gustatuko litzaiguke, hau da: talde bidezko jolasak, jolas fisiko zein mentalak, … Jolas horiek ahalik eta modu egokienean antolatzeko, zure laguntza eta partehartzea beharrezkoa ikusten dugu.

Eguna: UZTAILAK 26, asteartea.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Iturri Kultur Etxeko areto nagusian.

Etorri eta lagun gaitzazu ahalik eta jai partehartzaileagoak eta parekideagoak antolatzen.

Besterik gabe, agurtzen naiz.

Maitane Lopez, Kultura, Jaiak, Gazteria eta Hezkuntza zinegotzia.