Albisteak

 

Datorren astelehenetik aurrera eta ekainaren 30era arte, "Homofobia iraganeko kontua da. Sexu eskubideak = giza eskubideak. La homofobia ya es historia. Derechos sexuales = derechos humanos" izeneko erakusketa ikusi ahal izango de Iturri kultur etxean goizeko 9etatik gaueko 9ak arte.

Erakusketa Elorrioko Udalak antolatu du ekainaren 28an LGTB kolektiboaren sexu askatasunaren nazioarteko eguna dela-eta. Udalak honen laguntza izan du: Aldarte Centro de atención a gays, lesbianas y transexuales - Gay, lesbianen eta transexualen atentzio zentroa. www.aldarte.org. 944 237 296.

Erakusketa 13 panelek osatzen dute eta honakoa da eman nahi den mezua:

Hona zer jakingo duzun erakusketa honetan

  • Sexu eskubideak giza eskubide direla.
  • Giza eta Sexu eskubideak unibertsalak direla, alegia, batak zein besteak garrantzi bera dutela, eta ez daudela kultur tradizioen edo sinesmenen mende.
  • Sexu aniztasunarekiko eta LGTTBIenganako* fobia munduan zehar zabalduen dagoen gorrotoetako bat dela.
  • Zenbait herrialdetan, oraindik ere, LGTTBIak jazarri eta hil egiten dituztela.
  • LGTTBIei giza eskubide funtsezkoenak bizitzeko eta aske izateko eskubideak, ukatuz jarraitzen duten estatuak zein diren esan eta salatu egin behar ditugula.
  • Gero eta herrialde gehiagok egiten dituztela bereizkeriaren aurkako legeak partaideen adostasun osoz burutzen diren sexu jardueren jazarpen orori kontra egiteko, nahiz eta baden oraindik zer aurreratua.
  • LGTTBIak jazartzean eta haiei eraso egitean gizatasuna galtzen dugula.

* Lesbiana, Gay, Transexual, Transgenero, Bisexual eta Intersexualak.

Kartela 1 (PDF 913KB)

Kartela 2 (PDF 1,06MB)