Albisteak

 

Zabalik dago Elorrioko Ferixa Nausikoetako lehen igandeko azokan erakusketa-postua edukitzeko eskari epea. Izen emate orriak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo udalaren webgune honetan eskuragarri daude.

Horien entrega, berriz, udalaren HAZeko bulegoetan edota sac@elorrio.eus emailaren bitartez egingo da. Behin epea itxita, onartuen zerrenda web orrian eta iragarkien oholean argitaratuko da.

Postuak ahalik eta dotoreen izateko, aurten ere Udalak hoberen apaindutako standari saria emango dio.

 Bandoa ikusi (PDF 497KB)

 Izen-emate fitxa (PDF 37KB)