Albisteak

 

Martxoaren 19ko ospakizunen harira, eta San Jose ermitan izandako kalteak direla eta, Elorrioko Udalak hurrengoa adierazi nahi du:

  • Udalak barkamena eskatu nahi die San Joseko ermitara hurbildu eta berau egoera eskasean aurkitu behar izan duten herritar guztiei.
  • Udalak ermitaren egoeraren ardura bere gain hartzen du, eta datorren urteetara begira aurten izan diren deskoordinazio arazoak konpontzeko konpromiso guztia hartzen du.
  • Udalak gaitzespen osoa helarazi nahi die herriko ondare historikoa hondatu eta bizilagun guztiei errespetua galdu dieten horiei.