Albisteak

 

Aurten, kirol-esparruan emakumeen eta gizonen parekidetasun ezaren egoerari erreparatu nahi diogu, oraindik orain, kirol modalitate eta maila guztietan emakumeok diskriminaturik jarraitzen dugulako eta estereotipo zein balore maskulino tradizionalek indar handia dutelako, neskei eta mutilei harreman-eredu sexistak eskainiz.

Kirolak baliagarria izan behar du auto-estimua eta nork bere burua hobetzeko grina sendotzeko, osasuntsua izateko, lankidetza eta talde-lana sustatzeko, parte-hartze soziala areagotzeko eta, noski, bizitza publikoan eragiteko.

Egitaraua (PDF 244KB)

Nolakoa da berdintasunaren egoera kirol-esparruan? (PDF 998KB)