Albisteak

 
Elorrion egindako emakumeen eta gizonen parekidetasunerako politikak —udalak sustatuta— ebaluatzeko prozesua martxan jartzen ari gara. Duela 5 urte Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartu zen. Ordutik zenbait egitasmo egin direla jakin badakigu, baina oraindik gauza asko egiteke daude.

Orain etorkizunari begirako lerroak ezarri nahi ditugu, beti ere, herritarren lehentasunetatik, beharrizanetatik eta interesetatik abiatuta.

Zuen iritzia jakiteko, hainbat bide sortu ditugu; pixkanaka martxan jarriko ditugunak eta horien berri ere emango dugu:

  • On-line inkesta (otsailetik aurrera):  http://goo.gl/forms/iCJHQy2MUJ  (sartu eta zure iritzia eman)
  • Paperean inkesta (otsailetik aurrera): udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan (HAZ)
  • Sakoneko elkarrizketak (martxoan)
  • Eztabaida-talde irekiak (apirilean eta maiatzean)
  • Mezu elektronikoa: genero.teknikaria@elorrio.eus   

Prozesua aurrera joan ahala, informazio gehiago emango dugu.