Albisteak

 

Otsailaren 1etik 26ra
Ordutegia: 10:00-21:00
Iturri Kultur Etxean

Juan Torre argazkilari bizkaitarrak hainbat musikariri egindako 24 erretratu (Benito Lertxundi, Mikel Erentxun, Ainhoa Arteta, Luz Casal, Kepa Junkera, Martirio,Rosendo,…)  Erliebedun irudiak ikutzeko eta sentitzeko eginak dira.

Juan Torres argazkilariak bere lana komentatuko du Elorrioko Argazki taldekoekin. Edonor etorri nahi bada hemen du aukera proiektua ezagutzeko. Ostegunean, otsailak 11, arratsaldeko 18.30tan izango da Iturri Kultur Etxeko erakusketa gelan”

Juan Torre Getxon (Bizkaia) jaio zen 1956 urtean

Bokaziozko argazkilaria, erredaktore grafiko eta korrespontsal moduan lan egin zuen zeinbait egunkari eta aldizkarietan (1980-1987)

1987 urtean argazkilari lana egiteari utzi behar izan zion denboraldi baterako, gaixotasun larri bat dela eta (Bechet Sindromea). 1991an ONCEra afiliatu zen.

2010 urtetik aurrera proiektu urratzaile batean dabil: Ukitzeko irudiak (Imágenes para tocar). Argazkietara hurreratzeko modu urratzaile bat, eskuak aurretik. Eta erronka bat suposatzen du ere: erabilitako teknikak irudiei erliebea ematen die, eta ukitzea ahalbidetzen du. Lehen aldiz argazkigintza zentzumen bat gehiagorekin sentitzeko da, ukimena.

Irudia forma bihurtzen da, eta forma horrek argazkiaren aurrean solasera eragiten gaitu. Itsuen eta itsu ez direnen artean. Irudiak denontzat.

www.imagenesparatocar.com