Albisteak

 

Elorrioko Gobernu Taldeko alkateak eta zinegotziek herritarrak jasotzeko ordutegia eta helbide elektroniko pertsonalak zehaztu dituzte. Modu horretan, alkateak eta zinegotzi bakoitzak astero ordutegi finko bat izango du herritarrak jaso eta horiek mahaigaineratutako zalantzak konpontzeko asmoz. Horrez gain, Udal Taldeko kide bakoitzak herritarren eskura jarriko du bere helbide elektroniko pertsonala.

“Udaletik ateak parez pare zabaldu nahi dizkiogu herritarrari, beraz dagokion zinegotziak erantzunak eman diezaizkion erraztuko dugu. Ahalik eta udaletxerik gardenena edukitzea da gure helburua, eta hau beste pauso bat da”, nabarmendu du Idoia Buruaga alkateak.

Modu horretan, herritarrenganako gardentasuna eta hurbiltasuna bermatu nahi du Udal Taldeak. Herritarrak zalantza edo arazorik duen aldiro udal ordezkariengana noiz eta nola joateko bideak erraztea du helburu neurri honek.

Bileren datak ixteko, hitzordua aldez aurretik zehaztu beharko da, emailera idatziz edo udaletxera deituz.

Idoia Buruaga Bárcena (alkatea):
Euskara, Partaidetza, E-administrazioa, Turismoa, Ondarea

iburuaga@elorrio.net 

  • Asteartea 13:00-15:00
  • Asteazkena  10:00-12:00
  • Osteguna  17:00-18:00

Xabier Domínguez López de Lacalle:
Hirigintza, Ingurumena, Gizarte Arloa

xdominguez@elorrio.net 

Osteguna 13:00-14:00 (hamabost egunero) / 17:00-18:00

Daniel Palacios Sáenz:
Kirola

dpalacios@elorrio.net  

Asteazkena 08:00-13:00

Maitane López Rivas:
Hezkuntza, Kultura, Gazteria, Jaiak

mlopez@elorrio.net 

Ostirala 10:30-12:30 ( hamabost egunero)
Asteazkena 19:00-20:00.

Araceli Teresa Uriarte
Berdintasuna

ateresa@elorrio.net 

Astelehenetik ostegunera 13:30-15:00

Jon Ander Gracia Upategi
Ogasuna, Langilegoa, Auzoak

jgracia@elorrio.net 

  • Asteartea 13:00-14:30
  • Asteazkena  13:00-14:30
  • Osteguna  13:00-14:30