Albisteak

 

Astelehena azaroak 9 Lur Basterretxea

Titulua: "KARIBU TANZANIA"

Ongi etorri Tanzaniara. Herrialde honek dauzkan leku zoragarrietatik ibilbidea. Kilimajaro mendiko igoera azaltzeaz gain, bertako lagunekin bizi izandako esperientzia aurkeztuko du Lur Basterretxeak.

Asteartea azaroak 10 J.Javier Ruiz de Zubicoa

Titulua: Jinbar, Explorando el abismo etíope

Filmak Jinbar urjauzi lehen jeitsiera kontatzen du. Jinbar urjauzia Afrikako bigarren altuena da bere 480 metrorekin eta Simien Mendien Parke Nazionalean kokatua dago, Etiopian. Urjauzia jeitsi eta gero, arroil ikusgarri bat aurkitu zuten eta honek, Jinbar munduko arroilik handienetariko bat bihurtu zuen 1400 metroko desnibelarekin eta 60 rapelekin, non 4 egun behar izan zituzten arroila irekitzeko, gauak arroilaren barruan pasatuaz, guztiz isolatutako inguru batean. Irekieran 5 nafarrek eta 2 italiarrek osatutako talde batek parte hartu zuen. Jeitsieraren ostean 8 egunetako ibilaldi bat egin zen Parke Naturalean Ras Dashen (43543 m) mendia igoaz.

Asteazkena azaroak 11 Irati Anda

Titulua: " Hamarkada bat harkaitz artean"

Irati Andak eskaladaren munduan izandako bizitzen laburpen bat egingo digu, hasieretatik gaur egunerarte, arrokan nahiz konpetizioan.

Osteguna azaroak 12 Alberto Agirreazaldegi

Titulua: " Kungsleden: Laponia zeharkatzen eskiz"

2012ko martxoan 9 euskaldunek (tartean 3 elorrixotar) egindako zeharkaldia da. Suediako iparraldean eta Norvegiako mugan, Abisko parke nazionalean hasi eta Nikkalouktan bukatu. Sei egunetan zehar, iraupen eskiz, leretatik tiraka zama eramanez eta aterpetxetan lo eginez.

Informazio gehiago:

http://blogak.com/ibiltarixanak/kungsleden-2etapa-abiskojaure-alesjaure

http://blogak.com/ibiltarixanak/kungsleden-3etapa-alesjaure-salka

Ostirala azaroak 13 Kepa Escribano

Titulua: " Groenlandia, 60. paraleloa"

Pelikulan Vicente Castro, Txemari Andres eta Kepa Escribanok Groenlandiara egindako bidaia ikusiko dugu. Abentura honetan eta belauntzi txiki batez Groenlandiako hegoaldeko kostaldea zeharkatu zuten eta Narsamijiteko lurmuturran eta Semersoq uhartean sei eskalada bide zabaldu zituzten eta 4 mendi birjinak eskalatu ere, autonomia osoan eta inungo ekipamendirik utzi gabe. Inuitak, kostaldea, izebergak, mendiak eta aurora borealak izango dira gure bidai lagunak.

Kartela ikusi (PDF 548KB)