Albisteak

 

ELORRIOKO UDALEKO Politika Sozialak Informazio Batzordeak 2015eko irailaren 17an egin zuen ohiko bileran Emakumeen Mundu Martxari babesa eman eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko eta neurriak hartzeko konpromisoa hartu du aho batez.

Horrez gain, Elorriko herritarrei deia egiten die urriaren 3an Durangon eta urriaren 4an Bilbon egingo zaizkion ongi etorrira eta ekitaldietara joateko.

Bisitatu: www.emakumeenmundumartxa.eus 
 
Udal adierazpena (PDF 1MB)