Albisteak

 

Elorrioko Udalak bihar irekiko ditu Elizaldeko ur barrutiaren ateak, eta hasiera emango zaio horrela irailaren erdialdera arte luzatuko den bainu denboraldiari. 

Elorriarrek aire zabaleko instalazio horiez gozatu ahal izango duten bigarren uda izango da. Horretarako, eta zerbitzua hobetzen jarraitzeko, Udalak zenbait jarduketa gauzatu ditu: sarbidea zabaldu egin da, orain 10 metroko zabalera du; 1.000 m2ko aisiarako lorategi-gune berria prestatu da; itxidura perimetrala hobetu egin da eta igerilekuetako ura kanalizatu egin da, belardian putzurik sortu ez dadin; eta urte honetatik aurrera igerilekuetan desfibriladore bat egongo da. Irekiera ordutegia 11:00etatik 20:30etara izango da, astelehenetik igandera.

Iazko udan bezala, barrutiaren kudeaketa BPXport-en esku egongo da. Enpresa horren ardurapean egongo dira sarbideen kontrola, sorospen zerbitzua, instalazioen garbiketa, mantentze-lanak eta tabernaren eta abonuen kudeaketa. Sarreren prezioei dagokienez, iazko berberak izango dira: 

 

Abonu orokorrak
Mota Prezioa
Familia 100€
Familia ugaria 90€
Titularra erretiratuta dagoen familia 90€
Guraso bakarreko familia 90€
Banakakoa 65€
65 urtetik gorako banakakoa 60€
Kiroldegiko abonu orokorrarekin 
Mota Prezioa
Familia 80€
Familia ugaria 70€
Titularra erretiratuta dagoen familia 70€
Guraso bakarreko familia 70€
Banakakoa 50€
65 urtetik gorako banakakoa 45€
Taquilla
Mota Prezioa
18 urtetik gorakoa 6€
3-18 urte eta 65 urtetik gorakoak 70€
3 urtetik beherakoak 2€
6 hilabetera arte dohainik

Elorrioko Udalaren iritziz, instalazioen irekierak aldaketak ekarri ditu elorriarrek udan dituzten ohituretan. “Instalazio berri horiei esker, uda askoz ere modu biziagoan igaro ahal izan da Elorrion, eta eguraldi onaz gozatzeko aukera izan dugu, hondartzara edo beste herri batzuetako igerilekuetara joan behar barik”.

Azpimarratu behar da iaz, zabalik egon ziren lehenengo udan, estali gabeko igerilekuek 22.700 sarrera baino gehiago izan zituztela, 1.198 abonu izapidetu zirela eta eguneko 10.120 sarrera saldu zirela.