Albisteak

 

Txirrindularitzak mapan jarri du Elorrio berriro be. Oraingoan, Aroa Gorostiza Ulloak kadete kategoriako Gipuzkoako Emakumeen Itzulia 2015 irabazi zuen joan den igandean.

Proba ostiraletik, maiatzaren 15etik igandera, maiatzaren 17ra egin zen. Hiru egun horietan elorriarrak 71,5 kilometro egin zituen. Ostiralean Bergaran korritu zuten, larunbatean Tolosa-Tolosa ibilbidea egin zuten eta igandean Zizurkil-Villabona artekoa. Hiru etapa horiek Euskaldun Txapelketarako puntuagarri izan dira.

Gorostizak helmugara bakarrik helduta irabazi zuen larunbatean, eta igandean itzulia errematatu zuen, etapa nagusian lehiakide nagusiengandik 20 segundora sartuz. Horri esker, 57 segundoko aldearekin irabazi zuen itzulia.