Albisteak

 

Elorrioko Udala izan da, Mallabikoarekin batera, Kontu Publikoen Euskal Epaitegiak (KPEE-TVCP) duela denbora gutxi argitaratu duen "EAE-ko udal erakundeen kontuei buruzko txostenaren" arabera 2012an eskatutako alderdi guztiak bete dituen Durangaldeko Udal bakarra.

Zehatzago esanez, Kontu Publikoen Epaitegiak 2012ko kontu orokorren edukiaren azterketa (legediaren betetze maila informatu beharrari dagokionez) eta egoera balantzeen analisia (galeren eta irabazien kontuak eta aurrekontuen likidazioak) egin ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Toki Erakunde guztietan. Parametro horiek argi eta garbi erakusten dute Elorrioko Udalak ekonomiari, finantzei, ondareari eta aurrekontuei dagokienez aurrera eroan duen kudeaketa.

Azterlanean ikus daitekeenez, Elorrioren kasuan KPEE-TVCP-k ez du inolako gabeziarik aurkitu onespen epeetan ezta kontu orokorraren eduki formalean eta koalitatiboan ere. Guztira, inolako gabeziarik erakutsi ez duten EAE-ko udalak 37 izan dira, hau da, aztertutakoen %14,80.