Albisteak

 

Aukera bi eskaintzen ditu Gerediaga Elkarteak:

Ondarea eta mendia uztartzen dituen ibilbidea asteburu osokoa. Durangaldea oinez zeharkatuko dugu, Maumeko portaletik Otxandioraino.

  • Paketearen barruan: desplazamenduak (Durangotik Maumera eta bueltan Otxandiotik Durangora), afaria, gosaria eta gaba pasa. 60 € bakoitzeko literetan lo eginez gero edo 80 € pertsona ostatuan lo eginez gero.
  • Maiatzeko 9 eta 10ean euskaraz eta maiatzeko 30 eta 31n gaztelaniaz.

Durangaldeko Ondarea ezagutzeko aukera. Egun bateko bisita, autobusez.

  • 3 € bakoitzeko.
  • Maiatzaren 16an euskaraz eta 17an gaztelaniaz.

Kartela (PDF 151KB)