Albisteak

 

Gaur goizean bertan hasi dira Niceto Urkizu kaleko komun publiko berria egiteko eta Arespakotxaga parkea berriztatzeko lanak. Adierazi zenez, Elorrioko Udalak 81.200 euro baino gehiago inbertituko ditu bi jarduera horietan.

Niceto Urkizuko aparkalekuan instalatuko den Komuneko kabina auto-garbitzailea hilabete batean egongo da erabilgarri, eta erabilera publikoko komuna ekarriko du herriaren erdigunera. Kanpoko itxura corten altzairuzkoa izango da.

Arespakotxaga parkeari dagokionez, lanak bi astez luzatuko dira. Lurra prestatu, erein eta ongarritu egingo da, zoladura berria jarriko da, espezie berriak landatu eta corten altzairuzko bereizgailuak jarriko dira bideetan. Lan horiekin, gune publiko horren balio ludikoa, estetikoa eta erosotasunari dagokiona zabaldu gura da.