Albisteak

 
  • Jarduketa, Elorrioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, inguru horretan ibiltzen diren oinezkoei segurtasun handiagoa emateko, sinatu den akordioaren barruan sartzen da.
  • Horrez gain, bide horren ardura duen Foru Aldundiak, biribilgunearen eta oinezkoentzako igarobide berriaren arteko gehieneko abiadura 60 km/h-ra mugatzea erabaki du.

Ostegunean hasiko dira BI-3331 errepidean, Elorrioko San Agustin auzoan, semaforo bitartez erregulatutako oinezkoentzako igarobide berria ezartzeko lanak. Jarduketa hori, inguru horretan ibiltzen diren oinezkoei segurtasun handiagoa emateko Elorrioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean sinatu den akordioaren barruan sartzen da.

Joseba Mujika Elorrioko Jarduneko Alkateak adierazi duenez, "joan den udazkenean leku horretan izandako gertakari latzaren ondoren, Foru Aldundiari semaforo bat instalatzeko eskaria bideratu genion, errepideko puntu horretan, EROSKI kooperatibaren egoitza nagusiaren sarreraren aurrean, herritarren igarotzea erregulatzeko".

Bizkaiko Foru Aldundiak, igarobidearen titularrak, aste honetan bertan martxan jarriko den proiektua onartu zuen. Aurreikusitako jarduketaren barruan lan hauek sartuko dira: oinezkoentzako igarobidean semaforoa jartzea, sakagailuari emanez eskatzen denean, piztu dadin; errepidearen bi aldeak albotik estutzea; eta oinezkoen igarobidearen inguruko bazterrak zebra bideen antzera margotzea. Halaber, errepideari itsatsitako espaloia lorategi gunearen osteko espaloiarekin lotuko da eta, azkenik, biribilgunearen eta oinezkoen igarobidearen arteko gehieneko abiadura egungo 70 km/h-tik 60 km/h-ra murriztuko da.

Jarduketa horri esker oinezkoen segurtasuna nabarmen hobetuko da; dena den, Udaletik deia egiten zaie gidariei, bide segurtasuneko arauak errespeta ditzaten. Mujikak esaten duen bezala, "oso garrantzitsua da bide mota bakoitzean baimendutako gehieneko abiadura eta seinale guztiak, zutikakoak eta horizontalak, errespetatzea".

Planoa (PDF 220KB)