Albisteak

 

Martxoaren 2tik 13ra Iturri kultur etxean.
Egun osoz zabalik.

Argazkigintza dokumentala: Erakusketa Vitoria-Gasteizko udal artxiboko 40 argazkik osatzen dute eta beroietan XX. mendearen hasieran emakumeek Euskal Herrian egiten zuten hainbat lan ikus daitezke.

Emakumea produkzio artistikoari estu-estu lotuta ikusi dugu artearen haspenetatik. Behin eta berriro jo izan dute artistek motibo horretara: bere formen edertasuna edo esangura sinboliko aberatsa, bizio eta dohainen irudikapena.

Era berean, ohikoak ditugu emakumezkoen eszenak etxeko lanetan edo bestelakoetan, zein jolas-jardueretan (dantzan, etab.). Argazkigintza ez da atzean geratu emakumezkotasunaren arlo desberdinak genero bilakatzeko orduan, biluzia edo moda ditugu horren adierazgarri.

Argazkigintzaren alderdi dokumentalak, historian, etnografian zein soziologian murgiltzeko aukera eman dio arte honi. Horrela, oraingo honetan, argazkigintza izango dugu disziplina horien ikas-iturri, argazkiok, ekitaldi, jantzi, jarduera zein beste gorabehera askoren gaineko informazioa emango baitigute.

Argazkigintza dokumentalaren arderdi iradokitzailea aurkeztuko dizuegu, eta emakumeak etxean zein nekazaritzan, administrazioan zein merkataritzan egin duen jardueraren erakusgarri izango dugu erakusketa hau; izan ere arlo horietako batzuk emakumeak bakarrik landu izan ditu historian zehar.

Beste argazki batzuetan lan gogor eta gordinetan agertuko zaigu emakumea, gaur egun zorionez ahazturik baditugu ere.

Aurrerapentxo honek ez ditu agortuko alor emankor honek eskaini diezazkigukeen aukera oparoak.

Hemen ikusiko dituzuen argazkiak argazkilari profesionalen lanak dira, eta irudi aslotan nabaria da arlo sortzailea, horrek balio handiagoa ematen dielarik lanoi.