Albisteak

 

Elorrioko Udalak, Udaletxearen beheko solairuan egongo den Herritarren Arretarako Zerbitzu (HAZ-SAC) berria egokitzeko lanak hasi ditu.

Joseba Mujika Elorrioko jarduneko alkateak adierazi duenez, “udal zerbitzuen modernizazioaren, arrazionalizazioaren eta hobekuntzaren aldeko apustua errealitate bilakatzeko gero eta gertuago gaude”.

Horrela, 3 hilabeteko lanen ondoren HAZ-SAC berriak argia ikusiko du. Egitasmo horren helburua herritarrei euren eskarien kudeaketa erraztea eta une honetan Elorrioko Udalean eskaintzen zaien arreta hobetzea da. Horrela, Mujikak hau adierazi du: “Udaletik barkamena eskatu nahi diegu aurretik elorriar guztiei, obren ondorioz jasan ditzaketen eragozpenak direla eta”.

Horrez gain, Udaletxeko beheko solairuan aurrera eraman behar den lanaz baliatuz, eta horrek eraikin osoaren berokuntza sistema baldintzatzen duenez, Udaletxe osoan berokuntza sistema hori berriztatu egingo da, eta egungo gasolio deposituen ordez, egungoa baino eraginkorragoa eta jasangarriagoa den bero ponpa bitarteko aireztapen sistema jarriko da.