Albisteak

 

Elorrioko Udalak estali bako igerilekuen instalazioen aseguruari parte eman dio, joan den asteko eurite eta elurte indartsuen ondorioz kutxatilek gainezka egitean gertatu diren kalteak direla eta. Ur kopuru handiak hodien ahalmena gainditu du, eta galdaren gela eta aldagelak urez bete ditu.

Une honetan, Udalak eta aseguru konpainiak eman beharreko pausoak, eragindako kalteak ikustea, konpontzea eta aldagelak garbitzea dira.

Estali bako igerilekuak itxita daude joan den urritik, eta 2015eko ekainean zabalduko dira. Hori dela eta, erabiltzaileek ez dute kalte horien ondoriorik jasango.