Albisteak

 

Datorren otsailaren 17tik aurrera Iturri Kultur Etxean IBAIALDE erakusketa egongo da ikusgai. IBAIALDE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bultzatzen duen Ingurumen Hezkuntzako programa da, eta AZTERTU proiektuaren barruan dago.

IBAIALDEren helburua biztanleria ibaien ingurumen balioez jabearaztea da, eta baita bertako baliabide ekologikoak eta kultur ondareak zaintzea eta indartzea ere.

Erakusketaren 10 panelek, ibaia ekosistema bezala hartzeaz gain, hainbat gai lantzen dituzte: uraren kontsumoa, kutsadura era ezberdinak, gizakiak eragindako aldaketak, edo ibaiek gure kulturan duten garrantzia.

Erakusketa Iturri Kultur Etxean egongo da otsailaren 24a arte, eta nahi duen guztiak izango du ikusteko aukera.

 Kartela ikusi (PDF 1MB)