Albisteak

 

Gernikako Bakearen Museoa Fundaziotik ekarritako erakusketa.

Erakusketa honek Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren printzipioekin konpromezua erakutsi gura digu espirituarekiko eta balioekiko.

34 grabatu batzen dituen erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala ezagutaraztea da, eta horretarako jatorri ezberdinetako artistak batu ditu: Puerto Rico, Brasil, Australia, Burundi, Hegoafrika, Txina, Kolonbia, Zimbawe, Egipto, India, Indonesia, Iran, Irak, Kenya, Sudan, Pakistan, Peru, Senegal, Mozambike, Sri Lanka, Israel, Turkia, Venezuela, Tibet eta Namibia.

Grabatuen bidez Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala osatzen duten artikuluak ezagutuko ditugu eta Giza Eskubide hauen zabalkundean Arteak duen indarra ikusteko aukera emango digu.

Urtarrilaren 7tik 28ra Iturri kultur etxean.

Ordutegia: goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara.