Albisteak

 

Elorrioko Udaleko Gobernu Batzordeak, Pujana Jauregiaren ondoan dagoen Arespakotxaga Parkean 25.167 euroko inbertsioa egitea onartu du. Esku hartze horren helburua bertako lorategiak eta zoladura berriztatzea da.

Zehatzago esanez, lan horietan lurra prestatuko da, haziak eta ongarria botako dira, zoladura berria jarriko da, espezie berriak landatuko dira, eta bideetan corten motako altzairuzko bereizgailuak jarriko dira.

Horri esker, espazio publiko horren balio ludikoa, estetikoa eta erosotasunari dagokiona handitu gura dira. Horrela, Ana Otadui herriko alkateak, “inbertsio horren bitartez, elorriar guztientzat hain enblematikoa den Arespakotxaga Parkea moduko leku bat egoera onean kontserbatu gura dugu” adierazi du.