Albisteak

 

Elorrioko Udalak auzoen Ondarea ezagutzeko bisita gidatu batzuk antolatu ditu apirilaren 5, 6, 7 eta 8an

Bisita gidatuak 1 Bisita gidatuak 2 Bisita gidatuak 3 

Ikusi duzu inoiz Zenitakoleako errota martxan?

Zertarako erabiltzen zen Uratsako ura bainuetxean?

Jatorriz non zeuden Argiñetako hilarriak?

Galdera hauen erantzuna bilatzeko etorri Elorriora eta egizu bisita gidatua.

Bisita hauek landa ondarea ezagutzeko eta gure arbasoen bizimoduaren antolaketari buruz apur bat gehiago jakiteko aukera paregabea ematen dute.

Ibilaldi hauetan besteak beste honako elementuak ikusiko dira: errotak eta hauetako bat funtzionamenduan, garbilekuak, Uratsa bezala ezagutzen den sulfurodun iturria, garaia, etab. Azkenik, Argiñetako nekropolisa, Euskadiko hilobi- monumentu garrantzitsuenetarikoa, bisitatuko da.

Plano inprimagarria deskargatzeko (PDF 1,22Mb)

Bisiten egutegia:

Euskaraz: apirilak 6 eta 8

Gazteleraz: apirilak 5 eta 7

Bisiten ordutegia: goizeko 11etan

Iraupena: 2 ordu gutxi gorabehera.

Biltzeko eta abiatzeko puntua: Lourdesko Ama Ikastetxea.

Erreserba egitea beharrezkoa da:

Iturri kultur etxea

Tel.: 946.032.032 (9:00-14:00)

e-mail: iturri@elorrio.net

Prezioa: 3€/pertsonako

Oharra: Oinetako erosoak eraman

Bizkaia Turismo