Albisteak

 

Elorrioko Udalak udal liburutegiaren ordutegia luzatuko du azterketa garaian. Izan ere, astelehen honetan hasi eta ekaina bukatu artean, 9:30ean ireki eta 20:30ean itxiko da, hamaika orduz jarraian zabalik izanda.

Orain artean eguerdiko orduetan, Iturri Kultur Etxea publikoarentzako itxita egoten den bitartean, Liburutegia ere itxita egoten da. Orain, hala nahi duenak, aukera izango du bertaratzeko. Itxiera ordua ere 20:30era arte luzatuko da.